STEEL TECH-ek hainbat gune eskaintzen dizkizu parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko, harreman komertzialak sustatzeko eta informazioa zuzenean, modu irekian eta giro lasaian trukatu ahal izateko, besteak beste honelako jardueren bidez:
MISIO KOMERTZIALA ETA B2B BILERAK
Erakusketarien, babesleen, erosleen eta nazioarteko VIP gonbidatuen artean aldez aurretik hitzartutako bileren programa interesgarria. Programa horren barruan, SIDEREX eta ICEX España Exportación e inversiones-en arteko hitzarmenaren bidez garatutako “Siderurgia: produktuak, makinak eta ingeniaritza” sektoreko planaren baitan, maila handiko erosleen misio alderantzikatua antolatu da. Misio hau Espainiako Bulego Ekonomikoen eta Komertzialen laguntzarekin egiten da.
Gonbidatutako enpresak estatuko eta nazioarteko altzairu-ekoizle eta -eraldatzaile nagusien artean daude. Bertan parte hartuko dutenen profila enpresa barruan erabakiak hartzeko ahalmena duten langileena da. Steel Tech azokaren networking jardueretan parte hartuko dutenek nazioarteko lehenengo mailako enpresen proiektuen, inbertsioen, hornikuntzaren edo mantentze-lanen arduradunekin biltzeko aukera izango dute eta, ondorioz, mundu osoko bezero berrietara iritsi ahal izango dira.
INNOVATION WORKSHOPS
Babesleek eta erakusketariek beren produktuen aurkezpen tekniko eta berritzaileak egiteko aukera izango dute, bisitariei, biltzarkideei eta, oro har, parte-hartzaileei irekitako formatuan.
POSTER-GUNEA
Luxua pabiloian bertan Poster teknikoen gunea izango dugu. 21 poster, enpresek teknologia-, ingurumen- eta berrikuntza-arloko aurrerapen esanguratsuenak formatu eroso eta oso bisualean aurkezteko.
BISITA TEKNIKOAK
Enpresak beretzat gordetzen du onartua izateko eskubidea.
Gehienezko edukiera: 20 pertsona.
AFTER-WORK DRINK
19an, biltzarra amaitutakoan, afterwork bat egingo dugu. Hari esker, modu irekiagoan eta giro lasaiagoan jarri ahal izango dira harremanetan parte-hartzaileak.
GALA AFARIA
Gala Afaria urriaren 20an ospatuko da Bilboko espazio berezi batean, bitzarkide, babesle, erakusketari, erosle eta nazioarteko VIPS gonbidatuen parte hartzearekin. Giro lasaian erlazionatzeko aukera ona, eta zergatik ez, dibertitzeko une paregabea.
Gainera, Steel Tech Awards sariketaren 4. edizioa izango dugu, eta horien kategorien berri laster emango da.
Jarri gurekin harremanetan zure helburu eta beharren arabera aukera egokienak zein diren jakiteko
SIDEREX
Cristina Bilbao
Tel. +34 94 470 65 04 / +34 683 298 958
Event Manager
Mª Carmen Gorostiza
Tel. +34 94 404 00 78
[email protected]
Idazkaritza
Leire Arana
Tel. +34 94 404 01 24
[email protected]





