STEEL TECHek sektoreko enpresa liderren babesa eta inplikazioa du bi batzorderen bidez:
Batzorde zientifikoa
Enpresek, profesionalek eta berrikuntza teknologikoaren arloan erabakiak hartzeko gaitasuna duten adituek osatzen dute. Honako hauek, adibidez:
- ARCELORMITTAL I+D
- BEC
- CEIT
- CELSA
- FUNDACION TECNALIA RESEACH & INNOVATION
- GRUPO ARANIA
- SIDENOR INN
- SIDEREX
- TUBACEX
- UNESID
Aholkularitza-batzordea
Erakundeek eta altzairuaren sektoreko balio-kate osoko enpresa hornitzaileek osatzen dute. Honako hauek, adibidez:
- ABB
- ARCELORMITTAL SPAIN
- BEC
- GRUPO ARANIA
- GEMINIS LATHES
- IDOM
- LAYDE STEEL
- SARRALLE
- SIDENOR ACEROS ESPECIALES S.L.U.
- SIDEREX
- SPRI
- TUBOS REUNIDOS
- UNESID

Pello Uranga
Materialen eta Fabrikazioaren Sailako zuzendariordea
Ceit BRTA
Pello Uranga
Pello Uranga CEITeko Materialen eta Fabrikazioko dibisioko zuzendariordea da, eta Tecnun-eko irakasle titularra (Nafarroako Unibertsitatea). Materialen ingeniaria da (1998), eta ingeniari doktorea (2002) (Nafarroako Unibertsitatea). Batez ere prozesamendu termomekanikoan eta altzairuen bilakaera mikroestrukturalaren modelizazioan aritu da ikerketa-lanean. 200 argitalpen tekniko baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari eta biltzarretan, eta nazioarteko sei sari jaso. Gainera, 70 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan hartu du parte, gehienek proiektu industrialak. AIST (Association of Iron and Steel Technology) eta TMS (The Mineral, Metals and Materials Society) elkarte profesionaletako kide aktiboa da, baita Europako Batzordearen hainbat programatako eta ANECA eta ABETerako (AEB) zenbait unibertsitate-programatako ebaluatzailea ere.

Anna Casals Terré
Berrikuntza zuzendaria
CELSA Group
Anna Casals Terré
Anna Casals Terré ingeniari industriala da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) eta MBA bat du UCNET/UPCen.
15 urte baino gehiagoko esperientzia du eta Kataluniako Eurecat Teknologia Zentroan garatu du bere ibilbide profesionala industriaren sektorean ikerketa-proiektuak sustatzen. Gaur egun, berrikuntzako zuzendaria da CELSA OPCOren Frantziako eta Espainiako ataletan. Aldi berean, Unibertsitate Politeknikoan irakaslea da, Materialen Zientzia sailean.
Gaur egun, Europako RFCS (Research Fund for Coal and Steel) ikerketa-programan, Member of Expert Group in Technical Group TGA1 kargua du 2023tik.
Altzairuaren arloko elkarte profesionaletan kide aktiboa da: UNESIDen berrikuntza-batzordean, eta PLATEA Altzairuaren Plataforma Teknologikoan. Gainera, berrikuntzako Indpuls hub elkarteko idazkaria eta Bartzelonako merkataritza-ganberako ekintzailetzako eta startupen batzordeko kidea da.

Eduardo Bilbao Urtasun
Teknologia eta altzairuaren fabrikazio-prozesuen arloko gerentea
IDOM
Eduardo Bilbao Urtasun
Eduardo Bilbao Urtasunek 30 urtetik gorako esperientzia handia du industriaren sektorean. Zientzia Kimikoetako lizentziatua da, Ingeniaritza Kimikoko espezialitatean; Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gainera, metalurgiaren gaineko eta altzairu-fabrika elektrikoetan altzairua egitearen gaineko prestakuntza espezializatua du. Sektore siderurgikoko hainbat enpresatan zenbait ardura-postu izan ondoren, gaur egun, teknologia eta altzairuaren fabrikazio-prozesuen arloko gerentea da IDOM CONSULTING ENGINEERING ARCHITECTURE enpresako Metals & Minerals dibisioan.

Fernando Espada
Kontseilari ordezkaria
LAYDE
Fernando Espada
Fernando Espadak 25 urtetik gorako esperientzia du eskakizun maila altuko erakundeetan; horietatik 10 urte baino gehiago daramatza Zuzendari Nagusi lanpostuan. Zientzia Ekonomikoetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, MBA masterra egin zuen ESICen eta Nazioarteko Ekonomia masterra Amsterdameko Unibertsitatean. Gaur egun LAYDEE STEEL enpresako (TATA STEEL Taldekoa) kontseilari ordezkaria da, EUROMETALeko presidentea ere bai, Enpresa Siderurgikoen Batasuneko (UNESID) zuzendaritza-batzordeko kidea izan da eta, orain gutxi, SIDEREXeko presidenteorde izendatu dute.

Leire Elguren
Marketin zuzendaria
Sarralle
Leire Elguren
Zuzenbideko lizentziaduna, Donostiako UPV/EHUn. Sarralle Taldean hasi zuen bere jarduera profesionala duela 20 urte. Talde horrek nazioartean giltza eskura moduko proiektuak burutzeko 5 negozio-ildo ditu siderometalurgiaren, ingurumenaren eta energiaren sektoreetan. Sarralle Taldearen barruan hainbat sailetan lan egin eta gero, gaur egun, Taldearen Marketineko eta Komunikazioko zuzendaria da, eta baita Steel Melting Plant, Rolling Mill, Processing Lines, Environment & Energy eta Workshop&Storage Systems enpresetako Merkataritza sailetako koordinatzailea ere.

Cristina Bilbao
Berrikuntza-arduraduna
SIDEREX
Cristina Bilbao
Cristina Bilbao Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko materialen ingeniaria da, UPV-EHU (2012), eta Meatzeetako Ingeniari Teknikoa (meategien ustiapena), Barakaldoko UPV-EHU Meatze eta Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (2010).
Lau urtez CEIT Zentro Teknologikoan ikertzaile gisa aritu da, talde barruan altzairu pulbimetalurgikoak garatzen dituen Materialak eta Fabrikazioa dibisioan. Aldi berean, industria proiektuak eta “Indargetzaile-piezetarako hauts-metalurgiako altzairuen sinterizazioa eta dilatometria” arloko bere doktoregoa (2017) uztartu ditu.
Aldez aurretik, laborategiko teknikari gisa lan egin zuen Nurnberg-Alemaniako Georg-Simon-Ohm unibertsitateko Metalen sailean, aluminio-aleazioetan saiakuntzak eginez eta motor-pistoietan akatsak zehaztuz karrera amaierako proiekturako. Horrez gain, biltzarretan parte hartu du, eta sektorean argitalpenak egin ditu.
Gaur egun, Cristina SIDEREXeko (Siderurgiako Kluster Elkartea) berrikuntza-arduraduna da.

Amaia Martínez
Teknologiako arduraduna
SPRI
Amaia Martínez
Amaia Martínez Muro, industria-ingeniaria eta MBA ikasketaduna (UPV/EHU). Teknologiako arduraduna SPRI-n (Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Agentzia). Agentziak euskal enpresa-sarea babestu eta sustatu nahi du, merkatu orokorrean duen lehiakortasuna eta posizionamendua bultzatuta.
SPRI-ko Teknologia Saila I+G+B industriala babesteko programak eta ekimenak garatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteek nagusiki elkarlanean gauzatzen duten funtsezko ikerketa eta ikerketa industriala egiteaz ere, 2030erako ZTBP planean zehaztutako zientzia- eta teknologia-estrategia garatzen eta hedatzen laguntze aldera.
10 urte baino gehiagoko esperientzia du garapen teknologikoko eta enpresa-garapeneko estrategiak zehazten, ezartzen, zabaltzen eta ebaluatzen eta haien segimendua egiten (Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun-politiken esparruan eta, bereziki gaur egun, Euskadiren RIS3 espezializazio-estrategiaren arloan), baita ekimenak koordinatzen ere, gobernantza publiko eta pribatuan oinarrituta eta nazioartean zabaltzeko.
Gainera, Euskal Herriko Kluster Politikaren esparruan SIDEREX-ekiko bitartekaritzaz ere arduratzen da. Politika horren helburu nagusia da lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna handitzea.

Borja Peña
Prozesu eta Materialen arloko proiektuen kudeatzailea
TECNALIA
Borja Peña
Ingeniari industriala (2005) eta Materialen ingeniaria (2007). 2007tik, TECNALIAn egiten du lan industria siderurgikoarekin lotutako tokiko, Estatuko eta Europako I+G+b arloko proiektuak koordinatzen eta garatzen, altzairuaren fusiotik hasi eta amaierako produktura arte. Esperientzia du honako hauetan: analisi metalografikoa; materialen karakterizazio mekanikoa; altzairuzko aleazioen fabrikazioa laborategiko eskalan eta eskala erdi industrialean; material metalikoen tratamendu termikoak eta termo-mekanikoak; tenperatura eskuratzeko teknikak maneiatzea entseguetako profil termikoak zehazteko maila industrialean eta laborategian; FEM eta CFD simulazioa aplikazio siderurgikoetarako. Europako RFCS (Research Funds for Coal and Steel) ikerketako Europako programako Technical Group TGA2ko kidea. Gaur egun, Prozesu eta Materialen arloko proiektuen kudeatzailea da, TECNALIAn.

Alejandra Lopez
I+G arloko zuzendaria
TUBACEX
Alejandra Lopez
Alejandra López Meatzeetako goi mailako ingeniaria da eta Metalurgian espezializatuta dago Oviedoko unibertsitatean eta MBI (Master in Business Innovation) du Deusto Business School-en.
20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta bere ibilbide profesionala Asturiaseko Materialen Institutu Teknologikoan (ITMA) hasi zuen ikerketako ingeniari gisa, eta gero Sidenorreko I+G arlora joan zen. Gaur egun, Tubacex taldean I+G arloko zuzendaria da eta maila korporatiboan I+G arloko jarduerak zuzentzen ditu, hainbat sektoretan (energia, prozesu kimikoak edo mugikortasuna, adibidez) aplikatu ahal izateko materialen, prozesuen eta soluzioen garapena eta optimizazioa landuz.
Nazioarteko elkarte profesional hauetako kidea da: American Society for Testing and Materials (ASTM) eta Association for Materials Protection and Performance (AMPP). Gainera, “Inspira Steam” ekimeneko aholkularia da gazten artean eta, bereziki, neskatilen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin.

Anton Pipaon
Zuzendariondoko orokorra
TUBOS REUNIDOS
Anton Pipaon
Anton Pipaon Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomian diplomatua da Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).
MBA eta kudeaketa arloko graduondoko ikastaro asko egin ditu.
Lan profesionala aholkularitzako eta zerbitzuetako enpesetan, Bilboko Merkataritza Ganberan eta FUNDIGEXeko zuzendari gisa garatu du.
Duela 25 urtetik, bere lan profesionala altzairuaren sektorean oinarritu da eta zuzendari komertziala izan da hainbat enpresatan: SFP, CIE Automotive eta TUBOS REUNIDOS.
Gaur egun, TUBOS REUNIDOS taldeko zuzendariondoko orokorra da eta negozioaren garapeneko eta jasangarritasuneko funtzioak bultzatzen ditu. Gainera, Tubos Reunidos Premium Threads enpresako presidentea da.
ESTAko (Altzairuzko Hodien Fabrikatzaileen Europako Elkartea) presidenteordea eta FLUIDEXeko zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta sektore mailako hainbat elkartetan parte hartzen du.

Santiago Oliver
Energia eta Berrikuntza Zuzendaria
UNESID
Santiago Oliver
Santiago Oliver Jasangarritasun, Energia eta Berrikuntza Zuzendaria da UNESIDen, Espainiako Altzairu Ekoizleen eta Lehen Eraldatzaileen Elkartean. Halaber, PLATEAko, Espainiako Altzairuaren Plataforma Teknologikoko, Batzorde Kudeatzaileko idazkaria da.
Minetako ingeniaria, Metalurgian eta Mineralurgian (Materialetako ingeniaria) eta Arrisku Naturaletan espezializatua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Halaber, ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketa egin zuen EOIn eta Landa Eremuetako Uren Kudeaketa Aditua CSICn.
Bi urtez automobilen enpresa batean aritu ostean, beste bi urtez Espainiako siderurgia batean aritu zen eta, gerora, Euroferren, Bruselan, UNESIDera heldu aurretik.
EBeko RFCS berrikuntza-funtsak kudeatzeko Steel Advisory Groupeko kide da, ESTEPeko Batzordekoa eta Europar Batzordeko beste batzorde kontsultibo batzuetakoa, Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Panelekoa eta UNEKO normalizaziorakoa; Klima Aldaketaren, Ingurumenaren, Finantza jasangarrien, Ekonomia Zirkularraren CEN eta ISO horizontala eta siderurgiako beste batzuk.
Euroslageko Batzordeko kidea da (Siderurgiako Zeparen Europako Batzordea), beste hainbat batzordetakoa eta jarduketa-eremuko Euroferreko GTkoa (klima-aldaketatik produktu kimikoei buruzko politiketara arte). Horietako batzuetan presidente izan da.

Enric Giner
Local Division Manager Spain
ABB Process Industries
Enric Giner
Enric Giner ABB Process Industriesen Espainiako ataleko zuzendaria da.
1997ko martxoan hasi zen ABBn lanean proiektuetako zuzendari gisa. Denbora-tarte honetan, hainbat negoziotan egin du lan: prozesuen industriak, robotika eta eragingailuak zerbitzuetako zuzendari gisa zerbitzuen negozioari hazten laguntzen. Hala, 2014 arte, tokiko estrategiara bideratu zen eta, urte hartan, Process Automationeko zerbitzuaren zuzendari eta prozesu-industrien tokiko ataleko zerbitzuetako zuzendari izendatu zuten. Enric, gainera, Erdialdeko eta Hegoaldeko Europako Process Industrieseko garai bateko HUBeko zerbitzuen zuzendari izan da mundu mailan.
Gaur egun, tokiko ataleko zuzendaria da eta Espainiako metalen, zelulosaren eta paperaren tokiko negozio-lerroen arduraduna eta ABBko Zuzendaritza Taldeko kidea da Espainian Process Automation negozio atala ordezkatuz.
ABBn sartu aurretik, Enricek 5 urtez baino gehiagoz egin zuen lan ingeniaritzan, automobilaren industriako produktu-ingeniari gisa.
Enric ingeniari elektronikoa eta industriala da Kataluniako Unibertso Politeknikoan. Gainera, Enpresen Zuzendaritza eta Antolakuntzako masterra du Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta Marketineko eta Salmentetako Zuzendaritzako beste master bat Bartzelonako EADA Business Schoolen.

Itziar López de Armentia
Komunikazio korporatiboko arduraduna
Sidenor Aceros Especiales
Itziar López de Armentia
Komunikazio eta Marketin arloko profesionala da eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du marka-estrategian, ospe korporatiboan eta 360º-ko komunikazioan espezializatutako sektore industrialean. Bere ibilbide osoan zehar, enpresa liderretako ikuspegi eta helburu estrategikoekin lerrokatuta dauden barneko eta kanpoko komunikazio-planak garatu eta bideratu ditu.

Javier Sánchez
ArcelorMittalen CEOa Olaberrian-Bergaran
ArcelorMittal Spain
Javier Sánchez
- Ingeniari industrial mekanikoa eta fabrikazioko teknologia aurreratuetan masterra ETSn, Bilboko Euskal Herriko Unibertsitateko GETen (Ingeniari Industrialen Eskola).
- REFA Verbandek eta beste erakunde batzuek antolatutako enpresen antolaketako eta kudeaketako hainbat programa.
- Ingeniaria Mercedes Benz España SAn (Gasteiz).
- INTECSAko zuzendari nagusia (Hutchinson atala, Total taldea)
- SAPEMen gerentea eta CTO ArcelorMittal Distribución Iberian
- 2012ko apiriletik, CEOa ArcelorMIttal Olaberria-Bergaran.

Javier Múgica
Supply Development Director
Grupo Arania
Javier Múgica
2022ko urtarrilean sartu zen Arania Korporazio Industrialean talde osoarentzako materialen zuzendari gisa lanean, Erosketen sailaren baitan. Bere helburu nagusia taldea osatzen duten 4 dibisioetan (Arania, Aratubo, AR Racking eta AR Shelving) lehiakortasuna hobetzea da altzairuzko-bobinen hornitzaile berriak bilatuz (batez ere Europatik kanpo). Horrekin lotuta, arreta berezia jartzen du altzairuaren fabrikazioaren pixkanakako deskarbonizazioaren ondorioz sortzen ari diren mehatxu eta aukeretan, eta finantzaketan.
2025eko urtarrilaren 1etik, “Supply Development Director” zuzendaria da CEOaren esanetara. Hala, aurreko zereginez gain, Racking eta Shelvings dibisioetarako elementuen hornitzaileak garatzeko eta bilatzeko, eta Arania talde baitan lehengaiekin lotutako proiektu estrategikoak koordinatzeko betebeharra ere badu.

Javier Ciriza
Ikerketa eta Garapeneko Zuzendaria
Sidenor
Javier Ciriza
Gaur egun, Javier Ciriza Ikerketa eta Garapeneko Zuzendaria da Sidenorren, 27 urte baino gehiagoko esperientza duena industria sektorean. Industria Ingeniaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, Sidenorren ibilbide luzea du, non 2003. urtetik hainbat lanpostu eta sail desberdinetan aritua, hala nola ikertzaile bezala, etengabeko isurketaren arduraduna, eta Altzairugintza, Teknologia eta Kalitate Sailetan.

Ane de Larrakoetxea
–
ArcelorMittal Spain
Ane de Larrakoetxea
Ane de Larrakoetxea Kazetaritzan eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Komunikazio Korporatiboan Masterra du Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide profesional sendoa egin du nazioartean, talde kulturanitzak kudeatuz eta industriaren sektoreko komunikazio korporatiboko ikuspegi globala hartuz. Jasangarritasunean eta berrikuntzean oinarrituta, esperientzia praktikoa komunikazio korporatiboko teknologia aurreratuak ezartzearekin lotutako ikuspegi estrategikoarekin bateratzen du. ArcelorMittalen Korporazioko partaide gisa Londresen egonaldia egin zuen eta, horri esker, mundu mailan barne- eta kanpo-komunikazioko funtsezko ekimenak zuzendu ahal izan zituen.
‘Mujer e Industria’ binomioarekiko eta talentua altzairuaren sektorera erakartzearekiko konpromiso irmoa du eta STEM ekimenetan eta hezkuntzarekin lotutakoetan hartzen du parte industriak gazteei etorkizun profesional sendoa, hazteko, berritzeko eta mundu jasangarriagoa lortzen laguntzeko aukerak dituena, eskaintzen diela erakusteko.

Xabier Ortiz de Murua
Proiektu estrategikoen zuzendaria
Grupo Arania
Xabier Ortiz de Murua
Antolaketa Industrialean ingeniaria Mondragon Unibertsitatean. 19 urteko esperientzia du altzairugintzan, Aratubo SA (Arania taldea) doiketako soldatutako altzairuzko hodiak fabrikatzen dituen enpresan.
2005ean karrera-amaierako proiektua enpresan egin ostean, 2006 eta 2008 artean, jarduera zabaltzeko inbertsio handi bat koordinatzeko lanetan hartu zuen parte. 2008an, Produkzioko zuzendari gisa hasi zen zuzendaritza-taldean lanean eta, gerora, eragiketen zuzendari izendatu zuten. 2025ean, Proiektu Estrategikoen zuzendari gisa sartu da Arania Taldeko zuzendaritzan.
