Zer da Steel Tech

Zer da Steel Tech2023-05-29T13:28:55+02:00

Balio-kate osoan izandako aurrerapen teknologikoak, abian diren ikerketa esperantzagarrienak eta berrikuntza izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak

SIDEREX-ek eta Bilbao Exhibition Centre-k STEEL TECH aurkezten dizute. Altzairuaren sektoreari buruzko ekitaldi honek balio-kateko gako eragile nagusiak bilduko ditu ezagutza-transferentzia, berrikuntza teknologikoak eta networkinga sektoreen arteko harremanak sustatzeko eta negozioa egiteko oinarrizko erreminta gisa izango dituen gune batean.

Steel Tech-en helburuak

  • Altzairuaren sektorean nazioarteko erreferentzia izango den nazioarteko ekitaldi bihurtzea.
  • Balio-kate osoan altzairuaren sektorean izandako aurrerapen teknologikoak eta berrikuntza erakusteko gune espezializatu bat eskaintzea.
  • Ezinbestekoa burdingintza sektorean diharduten Iberiar penintsulako (Espainia eta Portugal) enpresa, agente eta erakunde guztientzat.
  • Bezero, bazkide eta hornitzaileekin ideiak eta informazioa trukatzeko eta enpresa-harremanak sortzeko aukera ematea parte-hartzaileei.
  • Abian diren eta datozen urteetan jauzi teknologiko garrantzitsuak eragin ditzaketen ikerketa esperantzagarrienak ezagutaraztea.

Zergatik Bilbo?

Altzairu-ekoizpena lurralde honen DNAn dago. Tradizioagatik eta esperientziagatik, Kantauri itsasoko ertzean dauden altzairu-fabriken % 50 daude bertan, altzairu-fabrikak izaki burdingintza sektorearen balio-kateko eragile nagusiak.

Horrek guztiak Euskal Herri osoan barrena zabaltzen den industria eraldatzaile sendo baten parte da, eta haren sare ekonomikoaren zati garrantzitsua. Gainera, haren ekoizpena eta ekoizpen-aniztasuna (nagusiki, altzairu herdoilgaitza, altzairu bereziak eta produktu luzeak) oso ondo baloratuta daude nazioartean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, sektoreko balio-kate osoa ordezkatzen duten ehun bat enpresa daude, eta 11 altzairu-fabrika, zeinek Europako sailkapeneko 12. tokian jartzen baitute Euskal Herria (Espainiak duen ekoizteko ahalmen osoaren % 39).

Burdingintza produktuen eskariari dagokionez, EAEk sektore estrategiko hauetako enpresen sare industrial zabal bat du: automobilgintza, energia, ontzigintza, tren-industria, makina-erreminta, petrokimika, ekipamendu-ondasunak, eraikuntza eta etxetresna elektrikoak, besteak beste.

Bazkideak

STEEL TECH-ek sektoreko buru diren enpresen babesa eta laguntza du; besteak beste, hauena: ACEROS INOXIDABLES OLARRA, ALFE CUTTING, ArcelorMittal, BEC, Ceit BRTA, CELSA, GRUPO ARANIA, IDOM, LAYDE (TATA), FUNDACION TECNALIA RESEACH & INNOVATION, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, SARRALLE, SIDENOR ACEROS ESPECIALES, SIDEREX, SPRI, TUBACEX, TUBOS REUNIDOS eta UNESID.

Go to Top