Bisita teknikoa

Bisita teknikoa2024-03-19T15:40:57+01:00

Bisita teknikoa Vicinay Sestaora urriaren 27an

2023ko urriaren 27an, ostirala

10:30

BECetik irteera autobusez 10:00etan. Itzulera BECera autobusez 13:00 inguruan.

Bisitako gehieneko pertsona kopurua: 30 lagun

Prezioa: 0€ – Baldintzen mende*.

Vicinay Sestaok balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak diseinatzen, fabrikatzen eta hornitzen ditu bezeroaren beharretara egokituta eta itsas zabaleko edo itsasoko industria eoliko flotatzaileko produkzioko eta ustiapeneko industriari zuzenduta. Vicinay Marine da jabea, mundu mailako ainguratze-lerroen lehen ekoizlea, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbideak eskaintzen ditu. Vicinayren 200 urteko esperientziari esker, Vicinay Marine offshore industriarako ainguratze-lerroak hornitzen mundu mailako liderra da.

Segurtasuneko informazio osagarria: NBE-ei dagokienez, oinetako itxiak eta galtza luzeak eraman beharko dira eta, ahal den neurrian, erraz su har dezaketen ehunak ekidin beharko dira (txinparten batekin lotutako arriskua dela eta). Gomendioa jeansen moduko galtzak eramatea da.

Bisitarako aurrez ikusitako iraupena: 90 minutu, gutxi gorabehera.

*Parte hartzeko baldintzak

Plazak mugatuta daude, tokia bete arte. Izen-emate ordena errespetatuko da. Bisitatu beharreko enpresak erreserbatuta izango du onarpen-eskubidea.

Bisita Teknikoa egiteko izena emateko, ezinbestekoa izango da Steel Tech 2023 azokan bisitari, kongresulari, babesle edo erakusketari gisa izena emanda egotea.

Mesedez, joango zarela seguru bazaude bakarrik eman izena. Izan ere, plazak mugatuak dira eta, joango ez bazina, plazarik gabe utziko zenuke interesatutako norbait.

Izen-ematea egin ondoren etorri ezingo bazenu, mesedez, jakinaraz iezaguzu helbide elektroniko honetara idatzita: [email protected]

Go to Top