Jasangarritasuna, plataforma kolaboratiboak eta erresilientzia izango dira Steel Tech-en bigarren edizioko protagonistak

2023ko urriaren 25etik 27ra bitarte Bilbao Exhibition Centren

STEEL TECH, Congress & Expo, Bilbao Exhibition Centre eta Siderex-en eskutik bueltan da BEC-en urriaren 25etik 27ra. Kongresua altzairuaren sektoreko Europa hegoaldeko erreferentziazko ekitaldi internazionala da. Estatuko eta nazioarteko hizlari entzutetsuek sektorearen erronka eta joera handiei helduko diete bi jardunaldi osotan, eta esperientzia propioak ekarriko dituzte. Datuaren kudeaketan oinarritutako jasangarritasuna, plataforma kolaboratiboak eta erresilientzia izango dira kongresuko gai handiak. Hori guztia, altzairuaren sektoreko balio-katearen testuinguruan.

Bigarren edizio honetan, STEEL TECH, Congress & Expok, formatu oso dinamikoa izango du eta berrikuntzari lotuta egongo da. Askotariko proposamenak izango dira hainbat espaziotan. Ezinbesteko hitzordua da Iberiar Penintsulako siderurgia-sektoreko enpresa, eragile eta erakundeentzat, eta kongresuen eremua erakusketarien eremuarekin eta networking arloarekin uztartuko ditu. Azken horretan nabarmentzekoa da B2B topaketak egingo direla, erakusketarien, babesleen eta nazioarteko VIP erosleen artean hitzartutako bilerak egiteko (ICEX-ekin lankidetzan egindako ekintza). STEEL TECHek poster teknikoen eta Innovation Workshopsen eremua izango du gainera, eta beste hainbat jarduera ere egingo dira, hala nola instalazioetarako bisita teknikoak, afterwork ekitaldi bat eta gala-afari bat. Azken horretan, Steel Tech sariak banatuko dira.

Erakusketarien eremuan siderurgia-sektorearen balio-kateko hainbat mailatako enpresa hornitzaileek hartuko dute parte. Ordezkaritza izango duten negozio-eremuak hauek izango dira nagusiki: altzairu-fabrikak, altzairu-transformadoreak, makinak eta ekipoak, osagarriak eta ordezkoak, lehengaiak, hondakinen kudeatzaileak, garabiak eta manipulazioa, altzairu-fabriketarako zerbitzu bereziak, teknologia-zentroak, laborategiak eta entsegu-zentroak.

Kongresuen eta erakusketarien eremuen uztarketaren ondorioz, jardueren egitarau zabala izateaz gain, ekitaldiko parte-hartzaileek ideiak eta informazioa trukatu ahal izango dituzte, baita ezagutza berriak jaso eta harreman komertzial sendoak eraiki ere. Halaber, aukera berdingabea izango da merkatua zuzenean aztertzeko eta aukera berriak ikertzeko.

STEEL TECH, Congress & Expo, honako hauei dago zuzenduta: altzari-ekoizleei; ingeniariei eta EPCei; inportatzaileei, banatzaileei, traderrei eta zerbitzu-zentroei; altzairua hotzean eta beroan eraldatzen dutenei; hainbat sektoretako osagarriak eta makinak fabrikatzen dituztenei; teknologia- eta ikerketa-zentroei; erakundeei eta administrazioari; unibertsitateei eta lanbide heziketari; eta ziurtatzaileei eta aholkulariei.

Ekitaldia Bilbao Exhibition Centrek eta Siderexek antolatzen dute, eta UNESIDen -Siderurgia Enpresen Elkartea-, SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

-ek idatzirik|2022-11-30T15:13:22+01:0030 de azaroa de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Leave A Comment

Go to Top